BSTK Logo-negativo-horizontal

BSTK Basotik Fundazioa, Gipuzkoako basoen zaintza jasangarria bermatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena.

Gipuzkoako basoak zaintzea dugu helburu

BSTK Basotik Fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiak 2022an sortutako fundazio publikoa da, basoen kudeaketa iraunkorra bermatzeko eta haien abandonua geldiarazteko helburuarekin.

Baso-jabeei aukera ematen die beren basoen kudeaketa integrala lagatzeko, lana modu profesional, iraunkor eta irizpide tekniko zein ingurumeneko zorrotzekin gauzatuko dela bermatuz.

Horrez gain, fundazioak lurraldeko baso-ondarea zaintzen du, eta gizarteari basoek eskaintzen dizkioten onurak mantentzen laguntzen du: klima-aldaketaren aurkako borroka, biodibertsitatearen babesa, ura eta lurzorua erregulatzea, paisaia eta pertsonen ongizatea hobetzea.

BSTK Basotik Fundazioa Gipuzkoa berdeago baten alde: basoa zainduz, etorkizuna ereiten. 

2026an, BSTK Basotik Fundazioa FAOk bultzatutako Basoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du (martxoaren 21a). Aurtengo leloa “Basoak eta ekonomiak” da: basoak oparotasunaren eta ongizatearen motor gisa ikusteko gonbidapena.

Helburu espezifikoak

Ingurumena

Klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzea, Gipuzkoako basoen CO₂ xurgaketa-ahalmena handituz eta biodibertsitatea indartuz.

Bioekonomia

Basoetatik sortzen diren produktuen erabilera jasangarria bultzatzea, egurra lehengai berriztagarri gisa baloratuz eta tokiko ekonomia zirkularra indartuz. Gipuzkoan 6.000 lanpostutik gora sortzen dituen sektorea da.

Pertsonen ongizatea

Basoak biztanleen osasunerako eta aisialdirako eremu gisa zaintzea, herritarren eta lurraldearen arteko lotura sendotuz.

Baso-jabea bazara...

Zure basoen zaintza integralaz arduratuko gara, ​​​​​​​zuk inbertsiorik egin gabe.

Zure lursailetan kudeaketa eredu jasangarria landuko dugu, zuk inbertsiorik egin gabe.
Zure basoa, modu jasangarri eta aurreratuan oinarritzen den eredu batean zainduko dugu.
Baso kudeaketaren berezko arriskuak partekatuko ditugu.
Sute, izurrite, haizete edo antzeko ustekabeen aurrean, BSTK Basotik Fundazioaren proposamenak bermea eta lasaitasuna eskaintzen dizkizu.
Zure lur-eremura egokitzen den proposamen pertsonalizatua eskainiko dizugu.
Zure lur-eremuaren diagnosi bat egingo dugu, eta bertan jasotako emaitzen araberako irtenbide pertsonalizatua eskainiko dizugu.
Errentagarritasun ekonomikoa lehen urtetik izango duzu.
Kontraprestazio ekonomikoa jasoko duzu lehenengo urtetik, eta kontratua amaitu arte mantenduko da.

Zein da zure kasua?

Banda marroia duen pinudiaren baso-jabea naiz.
Hainbat partzela dituen baso-jabea naiz.
Mozketa burutu berri duen baso-jabea naiz.
Herentziaz basoa jaso duen baso-jabea naiz.
Ondorengotzarik ez duen baso-jabea naiz.

Basozaintza eredua

​​​​​​​BSTK Basotik Fundazioak proposatzen duen baso-kudeaketa jasangarriaren eredua Europako herrialde aitzindarietan erabiltzen ari dena da, hala nola, Finlandian, Suedian edo Alemanian. Horiek guztiek baso-ondarearen kudeaketa kolektiborako egiturak dituzte, lehiakortasuna hobetzeko eta balio handiko baso-ondarea bermatzeko.

1. Baso-lurren zaintza eta kudeaketa Fundazioaren esku uztea.
2. Fundazioak biodibertsitatea bermatu eta handituko duen baso-zaintza jasangarria ezartzea.
3. Bioekonomiaren eta kalitatezko zura lehengai gisa erabiltzearen aldeko apustua egitea. 

Berriak

Basotik Fundazioa Itzulia Basque Country 2026ko mendiko maillotaren babesle izan da. Paul Seixas izan da sailkapeneko irabazlea, etapaz etapa nagusituta.

2026/04/13

BSTK Basotik Fundazioak babestu du mendiko maillota 2026ko Itzulian

2026ko Itzulia Basque Country amaitu da, eta berriro ere agerian utzi du kirolak eta lurraldeak duten lotura estua. BSTK Basotik Fundazioa mendiko maillotaren babeslea izan da.

Gehiago irakurri
Ezagutu nola eraldatzen diren Gipuzkoako basoak udaberriarekin. Izerdiaren igoeratik hasi eta BSTK Basotik Fundazioak egiten dituen kudeaketa eta landaketa lanetaraino.

2026/03/20

Udaberria Gipuzkoako mendietan: esnatze biologikoa

Neguko etenaldiaren amaiera eta baso-jardueraren hasiera.

Gehiago irakurri
Basotik Fundazioa, hostozabalen kudeaketa burutzen

2026/03/24

BSTK Basotik Fundazioan hostozabal autoktonoen masa naturalen kudeaketa aktiboa abiatu dugu, biodibertsitatea ardatz hartuta

BSTK Basotik Fundazioan hostozabal autoktonoen baso-kudeaketa jasangarria aktibatu dugu, haien egoera hobetzeko, bilakaera bideratzeko eta balio ekologikoa indartzeko.

Gehiago irakurri
Basotik Fundazioa, Itzulia Basque Countryren babeslea izango da 2026 urtean

2026/03/26

BSTK Basotik Fundazioak jantziko du Itzuliko mendizalerik onena

Gaur aurkeztu da Bergaran Itzuliaren 65. edizioa, apirilaren 6an Bilbon abiatuko dena. Basotik Fundazioak lurraldearekiko eta euskal kirolarekiko konpromisoa berretsi du, lasterketako eskalatzailerik onena jantziz.

Gehiago irakurri

Casos de éxito

Casos de éxito relacionados con la gestión forestal sostenible.
I+D+I en la madera. Estudios, proyectos pioneros, alianzas y proyectos internacionales.

Zer egin dezakezu zuk

Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?

Parte hartu gure jardueretan
Lagun iezaguzu gure kausaren berri ematen

Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.

Eskerrik asko