Baso-jabea naiz

BSTK Basotik Fundazioak, haien basoak lagatzeko aukera eskaintzen die baso-jabeei, lurraren jabetza mantenduz.

Lurraldeko baso-jabeei aukera ematen diegu, euren baso-eremuen titularitatea mantenduz, basoen zaintza eta kudeaketa fundazioaren esku uzteko, ordain ekonomiko baten truke. 
BSTK Basotik Fundazioak, Gipuzkoako errealitatera egokituko ditu baso-kultura handia duten herrialdetan ezartzen diren baso-kudeaketa ereduak. Horiek guztiek, basoen zaintza-kolektibo egiturak dituzte lehiakortasuna hobetzeko eta balio handiko baso-ondarea bermatzeko.

BSTK Basotik Fundazioarekin lankidetzan aritzeak dituen abantailak

Gipuzkoar guztien ongizatea helburu duen herri-proiektu batean parte hartzea, basoak eta biodibertsitatea zainduz eta horri balioa emanez.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bermatu eta babestutako proposamena.
Lur-eremura egokitzen den irtenbide pertsonalizatua.
Talde profesional batek zaindutako eta kudeatutako baso bat izatea, inolako gastu edo inbertsiorik egin gabe.
Baso kudeaketaren berezko arriskuak partekatzen dituen eredua.
Errentagarritasun ekonomikoa lehen urtetik.

Lurrak lagatzeko prozesua:

Kasua konpromisorik gabe aztertzen da

BSTK Basotik Fundazioko talde teknikoak baso-eremuaren diagnostikoa egiten du, konpromisorik gabe.

  • Lursailaren ezaugarriak eta basoaren egungo egoera aztertzen da.
  • Lurraren parametro teknikoak kontuan hartuta, kudeaketa-proposamen egokitua eta ordainsari-plan zehaztua aurkezten da.

Diru-sarrera finkoekin lehen urtetik

Baso-jabeak kontraprestazio ekonomikoa jasotzen du lehenengo urtetik, eta kontratua amaitu arte mantentzen da. Kontraprestazio hori ezin da aldatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bermea du.

Titulartasuna mantenduz

Kontratua amaitzean, lurren kudeaketa berreskuratzeko aukera du baso-jabeak, edo nahiago badu, berriro ere kudeaketa osoa BSTK Basotik Fundazioari lagatzeko aukera izango du.

Intereseko dokumentuak:

Nahi duzu BSTK Basotik Fundazioak zure kasua aztertzea eta proposamen bat egitea?

Kontaktua