Baso-jabea naiz
BSTK Basotik Fundazioak, haien basoak lagatzeko aukera eskaintzen die baso-jabeei, lurraren jabetza mantenduz.
BSTK Basotik Fundazioarekin lankidetzan aritzeak dituen abantailak
Lan prozesua
Eskaera eta erregistroa
Baso-jabea kontaktuan jartzen da BSTK Basotik Fundazioarekin. Interesatu bezala harremanetan jartzean, BSTK Basotik Fundazioak interesatu moduan erregistratzen du.
Datu bilketa
Interesatu erregistroa behar bezala burutzeko, bere basoarekin lotutako informazio guztia eskatzen dio BSTK Basotik Fundazioak baso-jabeari. Hiru informazio nagusi izango lirateke:
- Basoaren jabetza justifikatzen duen dokumentazioa: Erregistroa, katastroa...
- Basoaren ezaugarriak: kokapena, azalera, mugak…
- Osagarria den beste edozein informazio. Adibidez, pistekin lotutakoa.
Espedientearen sorrera
BSTK Basotik Fundazioak informazio guzti hori jasotze duenean, espedientea itxiko luke eta diagnostikoarekin jarriko litzateke lanean.
Diagnostikoa
Basoaren diagnostikoa egiteko, BSTK Basotik Fundazioaren lan-taldea, basora bertaratzen da, eta zein egoeratan dagoen ikusten dute.
Kudeaketa proposamena
Basoan jasotako informazio guztiarekin, BSTK Basotik Fundazioak txosten bat sortzen du non baso-jabeari egingo zaion proposamena biltzen den.
- Zuhaitz espezie bat aukeratzerako garaian, hiru elementu izaten ditugu kontuan:
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburua: Gipuzkoako zuhaitz-espezieen oreka eta mosaikoa mantentzea. Hau da, Gipuzkoan dagoen zuhaitz espezieen artean %50a koniferak eta %50 hostozabalak izatea. Helburu hau landaketa guztietan izaten dugu kontuan.
- Diagnosi fasean jasotzen dugun informazioa: Lursailak dituen ezaugarri desberdinak aztertzen dira, hala nola, lursailaren egoera, zein espezie dagoen, espezie horren adina, egoera …
- Hazi Fundazioak garatu duen aplikatiboa: Erreminta horrek, 2000 parametro desberdin hartzen ditu kontuan, hala nola, lurraren kokalekua, azidotasuna, malda … eta guzti horien arabera, lursailera ondoen egokitzen den espeziea iradokitzen du.
Kontratua sinatzea
Baso-jabea ados egongo balitz, kontratua sinatuko litzateke eta BSTK Basotik Fundazioa izango litzateke baso horren zaintzaile eta arduradun.
Kasua konpromisorik gabe aztertzen da
BSTK Basotik Fundazioko talde teknikoak baso-eremuaren diagnostikoa egiten du, konpromisorik gabe.
- Lursailaren ezaugarriak eta basoaren egungo egoera aztertzen da.
- Lurraren parametro teknikoak kontuan hartuta, kudeaketa-proposamen egokitua eta ordainsari-plan zehaztua aurkezten da.
Diru-sarrera finkoekin lehen urtetik
Baso-jabeak kontraprestazio ekonomikoa jasotzen du lehenengo urtetik, eta kontratua amaitu arte mantentzen da. Kontraprestazio hori ezin da aldatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bermea du.
Titulartasuna mantenduz
Kontratua amaitzean, lurren kudeaketa berreskuratzeko aukera du baso-jabeak, edo nahiago badu, berriro ere kudeaketa osoa BSTK Basotik Fundazioari lagatzeko aukera izango du.
Kontratuaren ezaugarri orokorrak
Kontratuaren transmisioa eta bukaera
Kontratu epea amaitzean bukatuko da kontratua.- Ezin izango du lortutako eskubidea transmititu jabearen oniritzirik gabe.
- Posible du basoaren jabetza beste bati transmititzea (salmenta, herentzian jasotzea … ). Kasu hauetan indarrean jarraitzen du kontratuak.
- Ezin izango du jabetzarik grabatu. Adibidez, ezin izango du hipoteka bat eskatu eta basoa abal moduan jarri.
- Txanda bukatu aurretik kontratua eten dezake, VII. klausulan jasotako baldintzen baitan.
Intereseko dokumentuak
Ohiko galderak
Basoaren balioaren kalkulua
Ordainketak
Ustekabeak
Ardura eta betebeharrak