Basoa gara
Zer egin dezakezu Gipuzkoako basoengatik?
Gipuzkoako basoek onura ugari ekartzen dizkigute: klima-aldaketari aurre egiten laguntzen digute, arnasten dugun airea garbitzen dute, funtsezko baliabide naturalak ematen dizkigute eta naturarekin eta ongizatearekin lotzeko espazio bat eskaintzen digute.
BSTK Basotik Fundazioan uste dugu gure basoak zaintzea funtsezkoa dela gure ongizatea eta Gipuzkoako lurraldearen oreka ekologikoa zaintzeko. Basoa gara, eta haien kontserbazioa guztion esku dago. Horregatik, herritarrei zuzendutako jarduera-programa bat diseinatu dugu, arreta berezia eskainiz eragin terapeutikoak izan ditzaketen kolektiboei eta ikasleei, Gipuzkoa berdeago eta iraunkorrago baten etorkizuna ordezkatzen dute eta.
Oroitu 2025eko martxoan ospaturiko Gipuzkoako Basoen Astea

Baso-bainuak
Basoko bainuak naturarekiko loturan oinarritutako ongizate-praktika bat dira. Estresa murrizten laguntzen dute, sistema immunologikoa indartzen dute eta aldaketara egokitzeko dugun gaitasuna hobetzen dute, bizimodu osasungarriagoa sustatuz.
Basotik programan, ingurune naturalarekiko lotura eta harreman sozialak indartzen dituzten esperientzia egituratuak eskaintzen ditugu, basoak osasunerako eta ongizaterako dituen onura terapeutikoak eta leheneratzaileak maximizatuz.



Baso-bainua: jardunaldi bat basoan
Basoko bainu baten bidez naturarekiko konexioan hasteko saioa. Bi orduko jarduera naturan bertan.
- 20 pertsonako taldeak.
- 2 orduko saioak.
- Gunea: kasu bakoitza aztertuko da, gertuko baso batean eskaini daitezen. Guneak hainbat irizpide bete behar ditu: irisgarritasuna, soinua, natura, lasaitasuna eta pribatutasuna.
- Hezitzaile profesionala: Forest Therapy Hub-eko hezitzailea.
- Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.
Baso-terapia: baso-bainuak terapia gisa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketak eta Gizarte Politikak Departamentuarekin lankidetzan, baso-bainuen programa terapeutikoak eskaintzen ditugu. Bi orduko sei saiotan, parte-hartzaileek naturarekiko lotura esperimentatzen dute, osasunerako dituzten onurak aprobetxatzeko.
- 12 pertsonako taldeak.
- 2 orduko 6 saio.
- Gunea: kasu bakoitza aztertuko da, saioak gertuko baso batean eskaini daitezen. Guneak hainbat irizpide bete behar ditu: irisgarritasuna, soinua, natura, lasaitasuna eta pribatutasuna.
- Hezitzaile profesionala: Forest Therapy Hub-eko hezitzailea.
- Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.

Sentsibilizazio-tailerrak
Gure basoen etorkizuna belaunaldi berrien kontzientziazioaren eta ingurumen-hezkuntzaren mende dago.
Basotik Fundazioan, zuhaitzak landatzeko tailerrak antolatzen ditugu, basoen kontserbazioaren eta iraunkortasunaren garrantziaz sentsibilizatzeko. Jarduera horien bidez, parte-hartzaileek basoen onurak deskubritzen dituzte, egungo egoera aztertzen dute eta basoak birsortzen laguntzen dute.



Tailerrak ikasleekin (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak)
- Iraupena: ordubete.
- Espazioa: areto batean garatzeko jarduera.
- Garapena: 4 atal nagusitan banaturiko jarduera da.
- Aurkezpena eta testuinguruan jartzea.
- Basoen aberastasuna eta erabilera ezberdinak.
- Espezie ezberdinen identifikazioa eta basoen kudeaketa.
- Zuhaitz txiki baten entrega.
Tailerrak elkarteekin
- Parte-hartzaileen gehienezko kopurua: 15-20 pertsona saio bakoitzeko.
- Lekua: elkartean edo egoitzan bertan.
- Iraupena: ordubete, gutxi gorabehera.
- Edukia:
- Sarrera: pertsona bakoitzaren papera gure basoen zaintzan.
- Landaketa-tailerra:
- Landarearen zainketari buruzko azalpena.
- 1. eskulana: entregatutako objektuaren pertsonalizazioa.
- 2. eskulana: txartelaren pertsonalizazioa, non Gipuzkoarentzako eta gipuzkoarrentzako desioa idatzi beharko duten.

Baso-berritzeari buruzko jardunaldiak
BSTK Basotik Fundazioak baso-berritzea bultzatzen du Gipuzkoan, bertako zuhaitzak landatuz, enpresekin, udalekin eta lurraldeko beste eragile giltzarri batzuekin lankidetzan.
Jardunaldi hauek landaketa soiletik haratago doaz: ekosistemak lehengoratzen laguntzen, CO2aren harrapaketa hobetzen eta baso-kudeaketa jasangarriaren garrantziaren gaineko kontzientzia handiagoa sustatzen dute. Herritarren parte-hartzea funtsezkoa da gure basoen etorkizuna bermatzeko.


Babestu baso bat

Ingurumenarekin eta Gipuzkoaren etorkizunarekin konprometitutako enpresa zara?
Parte hartu baso-kontserbazioan, baso bat babestuz. Sortu gune berezi bat, zure taldea bildu, zuhaitzak landatu, ingurunearen iraunkortasunari aktiboki laguntzeko.
Elkarrekin Gipuzkoa berdeago eta iraunkor baten alde
BSTK Basotik Fundazioak baso-kudeaketa iraunkorra sustatzen du, biodibertsitatea bermatuz eta gure mendietako natura-balioak babestuz. Kudeatzen dugun baso hektarea bakoitzak nabarmen laguntzen du tokiko ekosistemaren eta ekosistema globalaren osasunean.
Ingurumenarekiko konpromisoa guztion ardura da.
Basotik ekimenarekin aktiboki parte hartu nahi duzu?
Jarri harremanetan: +34 943 43 18 70 / basotik@basotik.eus
Eskerrik asko.

Kasua konpromisorik gabe aztertzen da
BSTK Basotik Fundazioko talde teknikoak baso-eremuaren diagnostikoa egiten du, konpromisorik gabe.
- Lursailaren ezaugarriak eta basoaren egungo egoera aztertzen da.
- Lurraren parametro teknikoak kontuan hartuta, kudeaketa-proposamen egokitua eta ordainsari-plan zehaztua aurkezten da.

Diru-sarrera finkoekin lehen urtetik
Baso-jabeak kontraprestazio ekonomikoa jasotzen du lehenengo urtetik, eta kontratua amaitu arte mantentzen da. Kontraprestazio hori ezin da aldatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bermea du.

Titulartasuna mantenduz
Kontratua amaitzean, lurren kudeaketa berreskuratzeko aukera du baso-jabeak, edo nahiago badu, berriro ere kudeaketa osoa BSTK Basotik Fundazioari lagatzeko aukera izango du.