BSTK Basotik Fundazioa

BSTK Basotik Fundazioa 2022ko irailaren 20an eratu zen.

Fundazioak interes orokorreko helburuak betetzen ditu, hau da, Gipuzkoako baso ondarearen eta bere zerbitzu ekosistemikoen kudeaketa jasangarria. Horrela, lurraldearen garapen integrala eta haren kudeaketa ekologikoa lortzen lagunduko du. Azken batean, ingurumena eta baso ondarea babestea, eta lehen sektorea garatzea du helburu. Horretarako, honako helburu hauek lortu nahi ditu:
  1. Gipuzkoako baso azalera (publikoa eta/edo pribatua) modu jasangarrian kudeatzea (gizarteari, ekonomiari eta ingurumenari dagokionez), abandonatuta gera ez dadin.
  2. Lurraldearen deskarbonizazio helburuak lortzen laguntzea, CO2 isurketen xurgapena maximizatuz.
  3. Gipuzkoako gizartea eta sektore ekonomikoak inplikatzea eta sentsibilizatzea, baso masaren (ondarearen) kudeaketa jasangarria ziurtatzeko, landa paisaia erakargarria eta balio ekologiko handikoa izatea erraztuz.
  4. Baso jabeek gizarte osoari egiten dioten ekarpenari balioa ematea​​​​​​

Arau Esparrua

BSTK Basotik Fundazioak arau hauek definitutako esparruan garatzen du bere jarduera:

  • BSTK Basotik Fundazioaren estatutuak.
  • 9/2016 Legea, ekainaren 2koa, Euskadiko fundazioei eta horien garapenari buruzkoa.
  • 15/2019 Dekretua, uztailaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena.
  • Agindua, 2018ko apirilaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zei-naren bidez zehazten eta onartzen baitira formatu digital edo telematikoko zenbait inprimaki, fundazioek eta onura publikoko elkarteek erabil ditzaten, urteko kontuak EAEko Fundazioen Babesletzari eta Onura Publikoko Elkarteen Babesletzari aurkezteko.
  • Apirilaren 7ko 3/2004 Foru Araua, Irabazirik gabeko Entitateen Zerga Erregimen eta Mezenasgoaren Zerga Onurari buruzkoa (GAO. 2004-04-19)
  • Administrazio eta ekonomia/finantza alorretako legedi orokorra eta komuna.
  • Irabazi asmorik gabeko entitateentzako Kontuen Plan Orokorra.
  • Sektore publikoko fundazioei aplikagarri zaien araudi osagarria.

 

Patronatuaren kideak dira:
 
  • Lurralde Oreka Berdeko diputatua: Xabier Arruti Olazabal.
  • Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari nagusia: Koldobike Olabide Huelga.
  • Nekazaritza eta Lurralde Orekako zuzendari nagusia: Arantxa Ariztimuño Larraza.
  • Finantzen eta Aurrekontuen zuzendari nagusia:Aitziber Beldarrain.
  • Araubide Juridikoaren zuzendari nagusia: Jon Aldazabal Etxeberria.
  • Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatua: Itziar Agirre Berriotxoa.
  • Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Foru Diputatua: Unai Andueza.
  • Iraunkortasun Departamentuko foru diputatuaren aholkularia: Ricardo Crespo Rubio.
  • Trantsizio Ekologikoko zuzendari nagusia: Monica Pedreira Lanchas.

Fundazioaren helburuak

Fundazioak interes orokorreko helburuak betetzen ditu, hau da, Gipuzkoako baso ondarearen eta bere zerbitzu ekosistemikoen kudeaketa jasangarria. Horrela, lurraldearen garapen integrala eta haren kudeaketa ekologikoa lortzen lagunduko du. Azken batean, ingurumena eta baso ondarea babestea, eta lehen sektorea garatzea du helburu. Horretarako, honako helburu hauek lortu nahi ditu:
1. Gipuzkoako baso azalera (publikoa eta/edo pribatua) modu jasangarrian kudeatzea (gizarteari, ekonomiari eta ingurumenari dagokionez), abandonatuta gera ez dadin.
2. Lurraldearen deskarbonizazio helburuak lortzen laguntzea, CO2 isurketen xurgapena maximizatuz.
3. Gipuzkoako gizartea eta sektore ekonomikoak inplikatzea eta sentsibilizatzea, baso masaren (ondarearen) kudeaketa jasangarria ziurtatzeko, landa paisaia erakargarria eta balio ekologiko handikoa izatea erraztuz.
4. Baso jabeek gizarte osoari egiten dioten ekarpenari balioa ematea.

Kontratatzailearen profila

  • Iragarki Guztiak
  • Aldez aurreko iragarkiak
  • Aurretiazko merkatu kontsulta
  • Urteko kontratatzio plana
  • Irekitako Lizitazioak
  • Azterketa Aldian Daudenak
  • Baliogabetutako Kontratuak
  • Esleitutako Kontratuak
  • Bertan Behera Utzitakoak
  • Formalizatutako Kontratuak
  • Esleitu gabe
  • Historikoa
  • Kontratuaren aldakuntza
  • Kontratu txikiak


Iragarki Guztiak

Espedientearen kodea Kontratuaren xedea Aurkezteko azken eguna
BSTK2026/01 Gipuzkoako baso azalerak diagnostikatu eta kubikatzeko laguntza teknikoa Asteazkena, 2026.eko Apirilak 29
2025/02 Gipuzkoan dauden baso- azalerak diagnostikatzeko eta kubikatzeko zerbitzuak emateko kontratazio espedientea. Ostirala, 2025.eko Urriak 31
2025/04 109,89 hektareako birlandaketa-lanak Gipuzkoako Lurralde Historikoko hainbat lurzatitan, BSTK Fundazioak kudeatutako lursailen barruan. Astelehena, 2025.eko Azaroak 24
2025/03 Baso-espedienteekin lotutako jardueren eta contact center zerbitzua gauzatzeko kontratazio espedientea Astelehena, 2025.eko Abenduak 15
2025/01 BSTK Fundazioaren komunikazio alorreko aholkularitza orokorra eskaintzeko zerbitzua, eta halaber, prentsa, komunikazio, marketin eta Komunikazio Planean jasotako ekintzen betetze zerbitzuak ematea. Asteazkena, 2025.eko Maiatzak 28
2024/03 BSTK Fundazioak 25,85 ha-ko lursailak birlandatzeko lanak Itsasondo-Legorreta, Bergara-Elgoibar eta Legazpiko udalerrietan. Astelehena, 2024.eko Azaroak 11
2024/02 Gipuzkoan dauden baso-azalerak diagnostikatzea eta kubikatzea, eta, horrela, lursail horien egungo egoera ezagutzea. Lur horiek hainbat erabilera dituzte, eta hainbat baso-espeziek okupatzen dituzte hazkunde-fase desberdinetan. Osteguna, 2024.eko Maiatzak 23
2023/01 BSTK Fundazioaren komunikazio alorreko aholkularitza orokorra eskaintzea, eta halaber, prentsa, komunikazio, marketin eta Komunikazio Planean jasotako ekintzen betetze zerbitzuak ematea. Asteazkena, 2023.eko Ekainak 14
* Emaitz kopurua 1000 elementuetara mugatua dago

Zer egin dezakezu zuk

Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?

Parte hartu gure jardueretan
Lagun iezaguzu gure kausaren berri ematen

Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.

Eskerrik asko