Basozaintza jasangarria

Basoa da gure lurraldearen muina, eta ezinbestekoa da gure aurrean dugun klima-aldaketari aurre egiteko. Horregatik, Basotik Fundazioak ekarpen sendoa egin nahi du Gipuzkoako basoen kontserbazioan eta gure lurraldearen ingurumen-ongizatean, baso-jabeen eskura kudeaketa iraunkorra eskainiz.

«Basoen kudeaketa iraunkorrak basoek klima-aldaketaren eraginei hobeto aurre egiteko erresistenteago bihurtzen ditu, izurriei aurre egiteko gaitasuna handituz eta biodibertsitatea kontserbatzen lagunduz.» 

FAO. Munduko basoen egoerari buruzko txostena, 2020

Basogintza jasangarriaren kudeaketarako gakoak

BSTK Basotik Fundazioak basogintza jasangarri eta aurreratu baten aldeko konpromisoa hartzen du, Gipuzkoako mendietako biodibertsitatea eta balio naturalak zainduko direla bermatuz.

Zuhaitz-espezieen aniztasuna

Hainbat zuhaitz-espezie landatzen dira, monolaborantza saihestuz. Tokiko espezieen landaketen bitartez, Gipuzkoako basoak izurrite eta gaixotasunen aurrean baso “erresiliente” dira.

Biodibertsitatearen babesa eta kontserbazioa

Bertan dauden espezieen kontserbazioa eta babesa bermatzeko, espezieen habitat naturalak bere horretan mantentzen dira. Basoen kudeaketa jasangarriak, biodibertsitatean eragin positiboa du bertan dauden animalia eta landare espezien bizi-kalitatea hobetuz, ekosistema babestuz, eta espezie berriak erakarriz.

Basoen abandonua saihestea

Baso-masaren egoera hobetuko duten baso-teknikak aplikatuz eta suteen nahiz gaixotasunen aurkako babes-neurriak hartuz, kudeaketa aktibo eta kolektiboak basoen osasuna eta iraunkortasuna bermatzen ditu, abandonuaren ondorioak saihestuz.

Basoa babestea eta bermatzea datozen belaunaldientzat

Gipuzkoako faunaren eta floraren biodibertsitatea zainduz eta mendietako ur naturalaren kalitatea babestuz, espezie bakoitzaren hazkunde-ziklo naturala errespetatzen da eta ondare ekologikoa belaunaldi berriei transmititzen zaie.

Basogintzatik eratorritako produktu jasangarriak

Baso-masaren hobekuntzan eta biodibertsitatearen zaintzan oinarrituta, Basotik Fundazioak kudeatutako basoetatik ateratako egurrak PEFC eta FSC ziurtagiriak ditu, jatorri jasangarria eta kalitatezko produktuaren bermea eskaintzen du.

Zein onura ditu basoen zaintza jasangarriak gipuzkoarrontzat?

Estrategia eta helburu jasangarriei erantzuten die

Deskarbonizazio estrategia eta araudiei eta garapan jasangarrirako helburuei erantzuten dio.

Habiten babesa bermatzen du

Funtsezko habitatak identifikatu eta babesten ditu, galtzeko arriskuan dauden espezieen jarraipena egiteko eta espezie horiek babesten lagunduko duten estrategiak garatzeko.

Uraren eta lurraren kalitatea hobetzen du

Arro hidrografikoen babesa eta lurzoruaren kontserbazioa hobetzen du, uraren zikloa erregulatuz eta higadurari aurrea hartuz.

Kalitatezko produktuak ahalbidetzen ditu

Kalitatezko baso-produktuak lortzen ditu modu jasangarrian eta denboran iraunkor mantenduko diren tekniken bidez.

CO2 xurgapen ahalmena handitzen du

Zuhaitzek duten CO2 xurgapen ahalmena handitzen du, klima aldaketari aurre eginez eta Gipuzkoako basoak osasuntsu mantenduz.

Arriskuen aurrean babesa areagotzen du

Fenomeno naturalen aurrean erresistentzia handiagoa duten basoak bermatzen ditu.

Despopulatzearen murrizketan laguntzen du

Basoari lotutako ekonomia mantentzen du eta sektoreari lortutako enpresa eta pertsonak landa eremuan geratzea ahalbidetzen du.

Zerbitzu ekosistemikoak garatzea bultzatzen du

Gipuzkoako zuhaitz espezieen mosaikoa mantentzen laguntzen du, turismoari lotutako ekintzak areagotzen ditu, zerbitzu berriak sortzen ditu, entitate desberdinek aurrera eramaten dituzten ikerketak babesten ditu…

«Epe luzera, karbono-erreserbak mantentzeko edo handitzeko zuzendutako basogintza jasangarriko estrategia batek, egur, zuntz edo energiaren urteko ekoizpen konstantea eskaintzeaz gain, klima-aldaketaren arintzean onura handienak sortuko ditu.»

IPCC (Klima Aldaketari Buruzko Gobernuarteko Batzordea). 4. Ebaluazio Txostena

Etorkizun berdeago baterantz urrats sendoak eginez

Basotik Fundazioak Gipuzkoako basoen kudeaketa jasangarriaren bidez, bere jarduna Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatzen du, batez ere honako hauekin:

13. helburua – Klima ekintzak

Basoak modu jasangarrian kudeatzean zuhaitzen CO₂ xurgatzeko gaitasuna handitzen da eta klima-aldaketaren aurkako ekintzak indartzen dira.

15. helburua – Lurreko ekosistemen bizitza

Kudeaketa iraunkorraren bitartez biodibertsitatea zaintzen da, habitatak babesten dira eta basoen osasuna bermatzen da, espezieak eta ekosistemak babestuz.

6. helburua – Ur garbia eta saneamendua

Basoen kudeaketak uraren zikloa erregulatzen du, lurraren erosioa murrizten du eta uraren kalitatea hobetzen laguntzen du.

3. helburua – Osasuna eta ongizatea

Basoen ekosistemek pertsonen ongizatea sustatzen dute, ingurumen osasuntsua eta baliabide jasangarriak eskainiz.

Kasua konpromisorik gabe aztertzen da

BSTK Basotik Fundazioko talde teknikoak baso-eremuaren diagnostikoa egiten du, konpromisorik gabe.

  • Lursailaren ezaugarriak eta basoaren egungo egoera aztertzen da.
  • Lurraren parametro teknikoak kontuan hartuta, kudeaketa-proposamen egokitua eta ordainsari-plan zehaztua aurkezten da.

Diru-sarrera finkoekin lehen urtetik

Baso-jabeak kontraprestazio ekonomikoa jasotzen du lehenengo urtetik, eta kontratua amaitu arte mantentzen da. Kontraprestazio hori ezin da aldatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bermea du.

Titulartasuna mantenduz

Kontratua amaitzean, lurren kudeaketa berreskuratzeko aukera du baso-jabeak, edo nahiago badu, berriro ere kudeaketa osoa BSTK Basotik Fundazioari lagatzeko aukera izango du.