Gipuzkoako Basoen
​​​​​​​Astea 2026

Basotik + Basoen Nazioarteko Eguna (FAO)

2026an, BSTK Basotik Fundazioa FAOk bultzatutako Basoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du (martxoaren 21a). Aurtengo leloa “Basoak eta ekonomiak” da: basoak oparotasunaren eta ongizatearen motor gisa ikusteko gonbidapena.

​​​​​​​Horretarako, martxoan aste bat zabalduko dugu basoarekin beste modu batera berriro konektatzeko: gorputzetik eta zentzumenetatik abiatuta, baso-bainuen esperientzia baten bidez. Egun batzuk geroago, lotura hori ekintza partekatu bihurtuko da Desioen Basoaren landaketarekin (Basotik Familia). Eta martxoaren 14tik 21era, #ForestDay argazki-lehiaketa abiatuko dugu (“Nire basoa eta bere ekonomia ikusezina”), basoak gure bizitzan sostengatzen duen hori ikusgai egiteko.


Martxoak 14 (larunbata)

Baso-bainuak - Zentzumenak ireki 

Zer gertatzen da zure gorputzean baso batean 20 minutu eman ondoren?

Basoko bainuak naturarekiko loturan oinarritutako ongizate-praktika bat dira. Estresa murrizten laguntzen dute, sistema immunologikoa indartzen dute eta aldaketara egokitzeko dugun gaitasuna hobetzen dute, bizimodu osasungarriagoa sustatuz.

  • Hezitzailea: Forest Therapy Hub
  • 11:00–12:30 
  • ULIAko basoan. Topalekua: Uliako aparkalekua (Donostia)
  • Gehienez 25 pertsona
  • Doakoa - Plaza mugatuak
  • Izena ematea derrigorrezkoa da. ↓

Izen-emateak

Martxoak 18 (asteazkena)

Desioen Basoaren landaketa (Basotik Familia)

Gure desioekin batera zuhaitz landarea landatuko dugu

Jardunaldi hauek landaketa soiletik haratago doaz: ekosistemak lehengoratzen laguntzen, CO2aren harrapaketa hobetzen eta baso-kudeaketa jasangarriaren garrantziaren gaineko kontzientzia handiagoa sustatzen dute. 

  • 11:00–13:00
  • Basotik Basoa
  • 60 pertsona
  • Gonbidapenarekin bakarrik

Parte hartu nahi baduzue, email bat idatzi  komunikazioa@basotik.eus emailera honakoa adieraziz:

  • Erakundea edo Basojabearen izena
  • Zenbat lagun 
  • Harremanetarako pertsona baten izen-abizena eta telefonoa

Astea, martxoaren 14tik 21era

#ForestDay argazki-lehiaketa

Gaia: “Nire basoa eta bere ekonomia ikusezina”​​​​​​

Nola parte hartu:

  1. Igo zure argazkia sare sozialetara
  2. Gehitu #ForestDay
  3. Etiketatu Basotik: @basotikfundazioa

Basotikek argazkien aukeraketa bat bilduko du eta FAOri bidaliko dio, mundu mailako galerian sartzeko.

 

Kasua konpromisorik gabe aztertzen da

BSTK Basotik Fundazioko talde teknikoak baso-eremuaren diagnostikoa egiten du, konpromisorik gabe.

  • Lursailaren ezaugarriak eta basoaren egungo egoera aztertzen da.
  • Lurraren parametro teknikoak kontuan hartuta, kudeaketa-proposamen egokitua eta ordainsari-plan zehaztua aurkezten da.

Diru-sarrera finkoekin lehen urtetik

Baso-jabeak kontraprestazio ekonomikoa jasotzen du lehenengo urtetik, eta kontratua amaitu arte mantentzen da. Kontraprestazio hori ezin da aldatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bermea du.

Titulartasuna mantenduz

Kontratua amaitzean, lurren kudeaketa berreskuratzeko aukera du baso-jabeak, edo nahiago badu, berriro ere kudeaketa osoa BSTK Basotik Fundazioari lagatzeko aukera izango du.