Gure eskaintza
BSTK Basotik Fundazioarekin lankidetzan aritzeak dituen abantailak
Gipuzkoar guztien ongizatea helburu duen herri-proiektu batean parte hartzea, basoak eta biodibertsitatea zainduz eta horri balioa emanez.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bermatu eta babestutako proposamena.
Lur-eremura egokitzen den irtenbide pertsonalizatua.
Talde profesional batek zaindutako eta kudeatutako baso bat izatea, inolako gastu edo inbertsiorik egin gabe.
Baso kudeaketaren berezko arriskuak partekatzen dituen eredua.
Errentagarritasun ekonomikoa lehen urtetik.
Kontratua
1. Ezaugarri orokorrak
2. Basoaren balioaren kalkulua
3. Ordainketak
4. Ustekabeak
5. Ardura eta betebeharrak
6. Kontratuaren transmisioa eta bukaera
Lurrak lagatzeko prozesua
1. Eskaera eta erregistroa
2. Datu bilketa
3. Espediente osaketa
4. Diagnostikoa
5. Kudeaketa proposamena
6. Kontratua sinatzea
Ezaugarri orokorrak
Urte askotariko erlazioak izanda, eskritura publiko bihurtzen da kontratua. Gastu hauek BSTK Basotik Fundazioak jasango ditu.
Kontratuaren iraupena txanda bukatu artekoa da.
Baso-jabeak kontratua eten dezake horren epea amaitu arretik, horrela nahi izanez gero.
Egoera konkretu batzuetan, txanda bukatu aurretik mozketa egin ahal izango da (V. Klausulan jasota).
Galdera ohikoenak
Kontratua indargabetuko balitz, penalizazioa egongo litzateke?
Basoak hainbat jabetza baditu eta guztiak ez badaude kontratua sinatzeko prest, sinatu daiteke kontratua?
Baso jabeak kontratua edozein momentutan eten dezake, arrazoitu beharrik gabe. Hurrengo baldintzak bete beharko ditu:
- BSTK Fundazioak ordaindutako urteroko kuotak itzultzea.
- BSTK Fundazioak basoaren zainketa eta kudeaketan egindako gastu eta inbertsioak itzultzea.
- Portzentai bat Estimatutako Guztizko Balioa oinarritzat hartuta:
- Kontratua iraupenaren lehen laurdenean eteten baldin bada, %10eko portzentaia.
- Kontratua iraupenaren bigarren laurdenean eteten baldin bada, %20ko portzentaia.
- Kontratua iraupenaren hirugarren laurdenean eteten baldin bada, %40ko portzentaia.
- Kontratua iraupenaren azkenlaurdenean eteten baldin bada, %60ko portzentaia.
BSTK Fundazioari dagokio erantzukin zibila.
Basoak hainbat jabetza baditu eta guztiak ez badaude kontratua sinatzeko prest, sinatu daiteke kontratua?
Baso baten jabe guztien oniritzia behar da kontratua sinatu ahal izateko.
Basoaren balioaren kalkulua
Basoaren potentzial ekonomikoa kalkulatzeko, baso horrek bere kudeakatarengatik izango lukeen balioa kalkulatzen da. Horretarako, espezie bakoitzak duen itinerario ofiziala erabiltzen da.
Potentziala (=)
+ Egurraren salmentarengatik lortu daitekeenaren estimazioa- BSTK Basotik Fundazioak basoaren mantenu eta zaintza egiteko beharrezkoak diren gastu eta inbertsioak
- Kudeaketa eta administrazio gastuak
+
Potentzialaren %2ko interes sinplea
Ordainketak
Estimatutako guztizko balioa 2 zatitan banatuko da
1. Urteroko kuotetan aurreratzen da. Balio hau bermatuta izango du baso jabeak, edozer gertatuta ere.
2. Egurraren salmentaren diru sarrerak.
- Aurretiaz ordaindutakoa.
- %5eko portzentajea salmenta prezioarekiko, salmentaren kudeaketagatik.
Adibidez...
Baso bati 100.000 euroko potentziala kalkulatu zaio 2024 urtean.
→
Baso hori bere turno amaierara iritsi denean, 200.000 euroko balioa du.
→
Guztizko balioari aurretiaz ordaindutakoa eta, %5eko portzentaia kenduta geratuko litzatekeena izango zen basojabearentzat.
Baso bati 100.000 euroko potentziala kalkulatu zaio 2024 urtean.
→
Baso hori bere turno amaierara iritsi denean, 20.000 euroko balioa du.
→
Baso jabeak ez luke dirurik itzuli beharko, baina ez luke amaierako likidaziorik jasoko.
Ustekabeak
Ustekaberen bat ematen den kasuan, hala nola, sutea, haizetea … gure gain hartuko dugu:
Basoaren landaketa berria.
Txanda amaitu arteko ordainketak.
Bigarren landaketarekin lotutako ordainketak.
Bigarren landaketaren likidazioa.
Adibidez...
1. Baso bat txanda bukatu baino 10 urte lehenago galtzen da.
2. Hurrengo 10 urteetan zehar, kontratuan atxikitutako ordainketak egingo ditu BSTK Basotik Fundazioak.
3. 11. urtean, sute ondoren egindako landaketari dagozkion ordainketekin hasiko da BSTK Basotik Fundazioa, 11. urteari dagokion kuota delarik ordaintzen den lehenengoa.
4. Sute ondorengo basoaren txanda egindakoan, baso honen likidazioa egingo da
Ardurak eta betebeharrak
BSTK Basotik Fundazioa
- Basoaren arduradun bilakatzen da.
- Basozaintza jasangarri eta egokia jorratzeko lanak burutuk ditzake.
- Gastu eta inbertsioen kargu egiten da.
Baso-jabea
- Informazioa erraztuko du eta hori zuzena dela bermatuko du.
- Jabetza-zergak soilik ordainduko ditu (kontribuzioa)
Galdera ohikoenak
Lursaila herentzian uzten bada, edota, saldu egiten bada, kontratuak indarrean jarraitzen du?
Bai, baldintza berdinetan.
Pistarik ez dagoen basoetan, zer gertatzen da?
Pista bat irekitzearen komenigarritasuna aztertuko da. Komenigarri balitz, pista ireki eta kudeatzearen inbertsio eta lanak Fudazioak kudeatuko ditu.
BSTK Basotik Fundazioak lurrak eros ditzake?
Ez. BSTK Fundazioak ez du lursalik erosiko, baso jabeen eta basoen arteko lotura mantendu eta indartzea Fudnazioaren helburuetako bat delarik.
Bai, baldintza berdinetan.
Pistarik ez dagoen basoetan, zer gertatzen da?
Pista bat irekitzearen komenigarritasuna aztertuko da. Komenigarri balitz, pista ireki eta kudeatzearen inbertsio eta lanak Fudazioak kudeatuko ditu.
BSTK Basotik Fundazioak lurrak eros ditzake?
Ez. BSTK Fundazioak ez du lursalik erosiko, baso jabeen eta basoen arteko lotura mantendu eta indartzea Fudnazioaren helburuetako bat delarik.
Kontratuaren transmisioa eta bukaera
Kontratu epea amaitzean bukatuko da kontratua.
BSTK Basotik Fundazioa
- Ezin izango du lortutako eskubidea transmititu jabearen oniritzirik gabe.
Baso-jabea
- Posible du basoaren jabetza beste bati transmititzea (salmenta, herentzian jasotzea … ). Kasu hauetan indarrean jarraitzen du kontratuak.
- Ezin izango du jabetzarik grabatu. Adibidez, ezin izango du hipoteka bat eskatu eta basoa abal moduan jarri.
- Txanda bukatu aurretik kontratua eten dezake, VII. klausulan jasotako baldintzen baitan.