Ingurumenarekiko konpromisoa
Baso-kudeaketa iraunkorraren gakoak
BSTK Basotik Fundazioak, baso-kudeaketa jasangarria aplikatzen du, Gipuzkoako mendietako biodibertsitatea eta balio naturalen babesa bermatuz:
Zuhaitz-espezieen aniztasuna
Hainbat zuhaitz-espezie landatzen dira, monolaborantza saihestuz. Tokiko espezieen landaketen bitartez, Gipuzkoako basoak, izurrite eta gaixotasunen aurrean baso “erresiliente” dira.
Basoen abandonua saihestea
Basoen zaintza kolektibo eta aurreratuak, neurri batean, kudeaketa ezak dituen ondorioak murrizten ditu. Hala nola, suteen arriskua, edo, habitataren eta balio naturalen galera.
Basoa babestea eta bermatzea datozen belaunaldientzat
Espezie bakoitzaren hazkunde-ziklo naturalak errespetatzen dira.
Basogintzatik eratorritako produktu jasangarriak
BSTK Basotik Fundazioak kudeatzen dituen basoetatik ateratako egurrak PEFC eta FSC kalitate-ziurtagiriak ditu. Adierazle horiek, modu jasangarrian kudeatutako basoetatik eratorritako produktuak direla erakusten dute.
Biodibertsitatearen babesa eta kontserbazioa
Bertan dauden espezieen kontserbazioa eta babesa bermatzeko, espezieen habitat naturalak bere horretan mantentzen dira. Basoen kudeaketa jasangarriak, biodibertsitatean eragin positiboa du bertan dauden animalia eta landare espezien bizi-kalitatea hobetuz, ekosistema babestuz, eta espezie berriak erakarriz.
Zer egin dezakezu zuk
Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?
Parte hartu gure jardueretan
Lagun iezaguzu gure kausaren berri ematen