Fundazioaren sorrera arrazoia
Gipuzkoako basoen %80a titulartasun pribatukoa da. 11.000 pertsona inguruk dute zuhaiztia, eta haiek erabakitzen dute nola kudeatu eta mantendu lur-eremu hori

Jabetzaren tamaina txikia
Gipuzkoako basoen azalera osoa 121.925 hektareakoa dela kalkulatzen da, 9.873 baso-ustiategitan zatituta. % 56,5a bost hektarea baina gutxiagoko basoei dagokie.

Baso-jabeen adina eta belaunaldi errelebo eza
60 urtetik gorakoa da Gipuzkoako baso-jabeen %60.

Adierazle kezkagarri bat
Gipuzkoan abandonaturik dauden basoen-azalera baso guztien % 16 da.

Errentagarritasun txikia, oso epe luzera gauzatzen dena
Basoen txandak, landatzen direnetik merkaturatzen diren arte, gutxienez 35 urte igaro ohi dira, eta, beraz, inbertsio horren itzulkina urte horiek igaro arte ez da gauzatzen.

Banda marroiaren gaixotasuna
Banda marroiaren gaixotasunak landatutako intsinis pinuaren azaleraren % 40 baino gehiagori eragin dio, hau da, lurraldeko baso-azalera osoaren % 30i.



Zer egin dezakezu zuk
Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?


Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.
Eskerrik asko
