Ohiko galderak
1. Kontratua indargabetuko balitz, penalizazioa egongo litzateke?
Baso jabeak kontratua edozein momentutan eten dezake, arrazoitu beharrik gabe. Hurrengo baldintzak bete beharko ditu:
- BSTK Fundazioak ordaindutako urteroko kuotak itzultzea.
- BSTK Fundazioak basoaren zainketa eta kudeaketan egindako gastu eta inbertsioak itzultzea.
- Portzentai bat Estimatutako Guztizko Balioa oinarritzat hartuta:
- Kontratua iraupenaren lehen laurdenean eteten baldin bada, %10eko portzentaia.
- Kontratua iraupenaren bigarren laurdenean eteten baldin bada, %20ko portzentaia.
- Kontratua iraupenaren hirugarren laurdenean eteten baldin bada, %40ko portzentaia.
- Kontratua iraupenaren azkenlaurdenean eteten baldin bada, %60ko portzentaia.
2. Basoan norbaiti zerbait pasako bazitzaion, zeinen ardura izango litzateke?
BSTK Fundazioari dagokio erantzukin zibila.
3. Basoak hainbat jabetza baditu eta guztiak ez badaude kontratua sinatzeko prest, sinatu daiteke kontratua?
Baso baten jabe guztien oniritzia behar da kontratua sinatu ahal izateko.
4. BSTK Basotik Fundazioarekin bat egiten badugu, urtero Aldundiak plazaratzen dituen basoko laguntzak jasotzeko eskubidea dugu?
Ez. Diru laguntza horiek basoaren zainketa eta kudeaketan egindako lanei dagozkien diru laguntzak dira. BSTK Fundazioak kudeatutako basoen kudeaketa gastuak Fundazioak jasango ditu eta baso jabeak ez du gastu edo inbertsiorik egin beharko, beraz ez du diru laguntza horien beharrik izango.
5. BSTK Basotik Fundazioa desagertuko balitz, zer gertatuko litzake?
BSTK Fundaziaren eta baso jabearen artean sinatutako kontratuan jasotako betebeharrak Gipuzkoako Foru Aldundiak bere egingo lituzke.
6. Zeinek erabakitzen du lursail bakoitzean zein espezie landatu?
BSTK Fundazioak aukeratuko du zein espezie den lursail batean landatuko dena, horretarako lursailaren diagnostikoan jasotako informazia eta irizpide teknikoak erabilita. Baso jabeak espezie zehatz bat landatzeko interesa balu, BSTK Fundazioa eskaera horri erantzuten saiatuko da, beti ere teknikoki bideragarria baldin bada.
7. Lursail guztiak utzi behar dira BSTK Basotik Fundazioaren esku?
Jabetzan dituen baso guztiak utzi behar ditu BSTK Fundazioaren esku. Nekazarita edo abeltzaintzarako erabiltzen diren lurrak kontratutik kanpo gelditzen dira. Baso jabeak lursailen bat kontratutik kanpo utzi nahiko balu, eskaera luzatu diezaioke BSTK Fundazioari.
8. Lursaila herentzian uzten bada, edota, saldu egiten bada, kontratuak indarrean jarraitzen du?
Bai, baldintza berdinetan.
9. Pistarik ez dagoen basoetan, zer gertatzen da?
Pista bat irekitzearen komenigarritasuna aztertuko da. Komenigarri balitz, pista ireki eta kudeatzearen inbertsio eta lanak Fudazioak kudeatuko ditu.
10. BSTK Basotik Fundazioak lurrak eros ditzake?
Ez. BSTK Fundazioak ez du lursalik erosiko, baso jabeen eta basoen arteko lotura mantendu eta indartzea Fundazioaren helburuetako bat delarik.
11. Nola egiten da basoaren balioaren kalkulua?
Basoaren potentzial ekonomikoa kalkulatzeko, baso horrek bere kudeakatarengatik izango lukeen balioa kalkulatzen da. Horretarako, espezie bakoitzak duen itinerario ofiziala erabiltzen da.
Potentziala kalkulatzeko, egurraren salmentarengatik lortu daitekeenaren estimazioari Basotik Fundazioak basoaren mantenu eta zaintza egiteko beharrezkoak diren gastu eta inbertsioak eta kudeaketa eta administrazio gastuak kendu behar zaizkio. Potentzialaren %2ko interes sinplea gehituko zaio.
12. Nola burutuko dira ordainketak?
Estimatutako guztizko balioa 2 zatitan banatuko da:
- Urteroko kuotetan aurreratzen da. Balio hau bermatuta izango du baso jabeak, edozer gertatuta ere.
- Egurraren salmentaren diru sarrerak, aurretiaz ordaindutakoarengatik eta %5eko portzentajea salmenta prezioarekiko, salmentaren kudeaketagatik.
13. Ustekaberik egotekotan, zer gertatuko litzateke?
Ustekaberen bat ematen den kasuan, hala nola, sutea, haizetea … gure gain hartuko dugu:
- Basoaren landaketa berria.
- Txanda amaitu arteko ordainketak.
- Bigarren landaketarekin lotutako ordainketak.
- Bigarren landaketaren likidazioa.
14. Nola banatzen dira ardurak eta betebeharrak?
BSTK Basotik Fundazioak:
- Basoaren arduradun bilakatzen da.
- Basozaintza jasangarri eta egokia jorratzeko lanak burutuk ditzake.
- Gastu eta inbertsioen kargu egiten da.
Baso-jabeak:
- Informazioa erraztuko du eta hori zuzena dela bermatuko du.
- Jabetza-zergak soilik ordainduko ditu (kontribuzioa)