Baso-bainuak: naturarekin konektatzeko eta ongizatea hobetzeko esperientzia paregabea

BSTK-basotik-Basoa Gara jardunaldia

Gipuzkoako Basoen Astearen barruan, baso-bainua saioak egin dira naturak ongizatea hobetzeko duen potentziala erakutsiz.

2025/03/17

Asteburu honetan, baso-bainuak egin dira Donostian, Gipuzkoako Basoen Astearen ekimenaren barruan. Esperientzia hauek geroz eta ezagunago bihurtzen ari dira gizartean, naturarekin lotura estuagoa izateko eta ongizatea sustatzeko helburuarekin.

Amaia Agote, Forest Therapy Hubeko hezitzaileak gidatutako saioetan, parte-hartzaileek naturan barneratzeko eta inguruko elementuekin harreman sakonagoa izateko aukera izan dute. Arnasketa ariketak, kontzientzia lantzeko praktikak eta sentsazioak pizteko jarduerak izan dira saioen oinarriak, eta basoko giro lasaigarriak eskaintzen dituen onura terapeutikoak esperimentatu dituzte. Esperientziak estresa eta eguneroko tentsioak arintzeko balio izan du, eta naturarekin kontaktua beste modu batean bizitzeko aukera eskaini du.

Ikerketa zientifikoek frogatu dute basoan denbora igarotzeak estres maila jaistea, kontzentrazioa hobetzea eta osasun mentala indartzea eragiten duela. Ondorio horiek berretsi egin dira saio hauetan, eta parte-hartzaileek naturaren erritmoak barneratzearen garrantzia nabarmendu dute.

Baso-bainuak Gipuzkoako Basoen Astearen ekintzen parte izan dira. Basoak ez dira soilik paisaiaren edertasuna osatzen duten elementuak; gure osasunerako eta ongizaterako tresna baliotsuak ere badira. Horregatik, naturarekin harreman zuzena sustatzen jarraitzea funtsezkoa izango da etorkizunean ere.

Zer egin dezakezu zuk

Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?

Parte hartu gure jardueretan
Lagun iezaguzu gure kausaren berri ematen

Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.

Eskerrik asko