Tailer terapeutikoa Uliazpi Fundazioaren Zubieta zentroan (Hondarribia) bizi diren pertsonekin
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako zaintza-estrategiaren barruan, eta Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentuarekin lankidetzan, tailer terapeutiko bat egin dugu Uliazpi Fundazioaren Zubieta zentroan (Hondarribia) bizi diren pertsonekin.
Jardueran zehar, parte-hartzaileek bost zentzumenen bidez naturarekin konektatu zuten. Horretarako bereziki prestatutako tailer batean, basoa usaindu, ukitu, dastatu, sentitu eta entzun zuten, naturarekin zuzenean konektatuz. Landareekin, lurrekin, eta beste elementu natural batzuekin elkarreraginez, parte-hartzaileek lasaitasun eta konexio une bat bizitzeko aukera izan zuten. Ekintza honek, erlaxazioa eta estresaren murrizketa bultzatzeaz gain, gogo-aldartearen hobekuntza sustatzen du, memoria indartzen du eta ongizate emozional orokorrean eragiten du.
Tailer hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako zaintza-estrategiaren parte da, eta hirugarren sektoreko zentroen eta egoitzen ikuspegia eraldatzea du helburu. Ikuspegi horrek, pertsonei arreta emateaz gain, haien ongizate fisikoa eta emozionala lehenestea du helburu. Eta ekimen honek espazio bat eskaintzen du erabiltzaileek naturarekin konekta dezaten eta, horrela, haien ongizate integrala susta dezaten.