Basotik Behatokia

Baso baten aireko bista

BSTK Basotik Fundazioak Basotik Behatokia bultzatzen du, Gipuzkoako basoen inguruan erabaki hobeak hartzeko.

2026/02/18

Basoaren errealitatea neurtzen dugu, gizarteak eta jabe-familiek nola ikusten duten ulertzen dugu, eta ebidentzietan oinarrituta baso-kudeaketa jasangarria eta konfiantza hobetzen ditugu, basoen abandonuari aurre eginez.

Lurrari lotutako berrikuntza: basoa hobeto zaintzeko datuak

Gipuzkoan, basoa ondare naturala da: biodibertsitatea, klimaren aurkako aliatua, bioekonomia eta ongizatea. Baina erronka errealak ere baditu: jabetzaren zahartzea, kudeatzeko denbora falta, izurriteak, suteak eta abandonua.

Horregatik, Basotik Behatokia bultzatzen dugu: oinarritik hasten den berrikuntza.

Zer da Basotik Behatokia?

Basotik Behatokia jarraipen eta ezagutza tresna da, honako hauek eraikitzeko:

  • Erabaki tekniko zorrotzagoak (plangintza, lehentasunak eta jarraipena).
  • Komunikazio eta pedagogia argiagoa (kudeaketa jasangarria azaltzeko).
  • Epe luzeko konfiantza (gardentasuna eta emaitza egiaztagarriak oinarri).

Behatokiaren logika

  1. Neurtu: abiapuntua eta bilakaera.
  2. Ulertu: pertzepzioak, zalantzak, kezkak eta itxaropenak.
  3. Hobetu: nola azaltzen dugun, nola lantzen dugun eta nola eraikitzen dugun konfiantza.

Zer ekartzen dio Basotik Behatokiak Gipuzkoako baso-kudeaketa jasangarriari?

  • Plangintza hobea: jarduketak irizpide tekniko eta ebidentziekin burutzea.
  • Jarraipen egiaztagarria: bilakaera eta emaitzak denboran alderatzeko.
  • Komunikazio hobea: benetako zalantzei erantzun eta kudeaketa jasangarriaren balioa sozializatzeko.
  • Konfiantza handiagoa: gardentasuna jabeekin, administrazioarekin eta gizartearekin.

Buruturiko lanak

Behatokiak basoaren etorkizunerako ezinbestekoak diren bi ahots entzunez hasten du bidea: gizartearena eta jabeena.

1. Gizarteari buruturiko inkesta

Fitxa teknikoa

  • Gaia: Gipuzkoako gizartearen jarrerak eta pertzepzioak baso-kudeaketaren inguruan.
  • Laginketa: 355 pertsona inkestatu.
  • Profila: Gipuzkoan bizi den biztanleria, 18 urtetik gorakoa.
  • Enpresa: GAIA ikerketa eta aholkularitza.
  • Landa-lana: 2025eko abendua – 2026ko urtarrila.

2. Baso-jabeei buruturiko inkesta

BSTK Basotik Fundazioarekin  bat egin duten baso-jabeek zer baloratzen duten eta zer hobetu daitekeen.

Fitxa teknikoa

  • Fundazioarekin sinatutako baso-jabeei buruturiko inkesta.
  • Erantzunak: 102 baso-jaberen erantzunak bildu dira.
  • Hartzaileak: baso-jabeak edo haien ordezkariak.
  • Noiz: 2025eko urriko bigarren hamabostaldia.
  • Inkestatzailea: Logikaline, fundazioaren arreta zerbitzua burutzen duen enpresa.

Zer egin dezakezu zuk

Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?

Parte hartu gure jardueretan
Lagun iezaguzu gure kausaren berri ematen

Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.

Eskerrik asko