Enpresen ibilbide berdea
BSTK Basotik Fundazioan argi dugu ekonomia palanka erabakigarria izan daitekeela basoa zaintzeko, haren balio ekologikoa galdu gabe.
Ildo horretan kokatzen da Basque Culinary Center-rekin (BCC) egindako aliantza: 8 urtean 10 hektarea basoberritzeko eta gastronomia jasangarriarekin harremana duten ekimenak garatzeko epe luzerako konpromisoa.
2025ean eman dugu lehen urratsa Aretxabaletako landaketa batekin; bertan, lursail bat basoberritzen ari gara bertako haritzarekin (Quercus robur). Jardunaldian BCC komunitateko kideek parte hartu dute —langileek, ikasleek eta irakasleek—, kontzientziazio-ekintza praktiko baten baitan. BSTK Basotik Fundazioak irizpide teknikoa eskaintzen du: basoberritze-egutegi egokia, metodologia eta espezieen hautaketa, lehengoratzea ondo egina eta iraunkorra izango dela bermatzeko.
Gainera, BCC eta BSTK Basotik Fundazioa elkarlanean gabiltza prestakuntza- eta dibulgazio-jardueretan. Gastronomia tresna gisa erabiltzen dugu elikadura arduratsua, sasoikoa eta bertakoa sustatzeko.
Zer egin dezakezu zuk
Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?
Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.
Eskerrik asko