Gure identitatea munduan barrena
Euskadi Fundazioarekin egindako aliantzak, lurraldearekiko nortasuna eta kultura indartzea bermatzen dute.
BSTK Basotik Fundazioan ulertzen dugu basoak elementu natural bat baino askoz gehiago direla: bizitako lurraldea, oroimena eta euskal kultura dira. Gure nortasunaren parte dira, izan garenak eta egun garenaren arteko lotura sendoa. Horregatik, basoa zaintzea lurraldearekiko atxikimendua indartzea ere bada: ezagutzen dena, balioetsi egiten da; eta balioesten dena, babestu.
Ikuspegi horretatik sortu da Euskadi Fundazioarekin dugun lankidetza; aliantza honi esker, emakumezkoen txirrindularitzak ordezkatzen dituen balioak partekatu eta zabaltzen ditugu: berdintasuna, ongizatea, errespetua, ahaleginaren kultura, talde-lana eta naturarekin orekan oinarritutako etorkizuna. LABORAL Kutxa–Euskadi Fundazioa taldearekin dugun babesle-akordioari esker, BSTK Basotik Fundazioa, taldeko 17 txirrindulariekin batera doa nazioarteko lasterketa nagusietara. Hau ez da ikusgarritasun akordio soil bat, baizik eta, basoaren kontzeptua, motibazio eta inspirazio maila handia duen espazio batera eramatea da.
Lankidetza hori kalean ere islatu da, ikuspegi komunitarioan. Euskadi Fundazioarekin batera, txirrindularitza eta baso-ondarea uztartzen dituen herri-festa handi bat bultzatzen dugu, dagoeneko 500 txirrindulari baino gehiago bildu dituena. Jardunaldiak martxa zikloturista eta haurrentzako jarduerak konbinatzen ditu, giro hurbil eta familiarrean, kirola eta baso-kudeaketa harmonian bizi daitezkeela erakutsiz. Gipuzkoa bizikleta gainean zeharkatzea, paisaia ulertzeko, basoak ondasun komun gisa aitortzeko, eta lurraldearekiko lotura sendotzeko modu zuzena da.
Oro har, aliantza horrek garenaren eta izan nahi dugunaren arteko zubi bihurtzen du txirrindularitza: bere izaera zaintzen duen lurraldea, berezko sentitzen duelako, basoa bere kontakizun kolektiboaren zati gisa delako.
Zer egin dezakezu zuk
Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?
Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.
Eskerrik asko