Ongizatea basoan hasten da

Familia bat BSTK Basotik Fundazioak antolatutako landaketa batean parte hartzen

Basoa, terapia gune, ikasteko espazio eta topagune sozial bihurtu dugu 1.800 lagun mobilizatuz

2025/10/27

Basoa ez da baliabide natural hutsa: gure ongizate fisiko, emozional eta sozialaren zutabe isila da. Gizakiok naturarekin dugun lotura sakonak eragin zuzena du gure osasunean, eta horregatik, Fundaziotik bi urteotan gauzatutako 100 jarduerek helburu argi bat izan dute: basoa gipuzkoarrengana hurbiltzea, basoen onuraz gozatzeko.

Ekintzak: pertsonen ongizatea eragiteko 100 esperientzia

Basotik-ek azken bi urteotan garatu dituen jarduerek agerian utzi dute basoak duen gaitasun terapeutiko, hezitzaile eta soziala. Programen bidez, adineko egoitzetako erabiltzaileek, hirugarren sektoreko elkarteek, ikastetxeetako ikasleek, enpresetako langileek eta herritarrek naturarekin berriz konektatzeko aukera izan dute.

Baso-terapia saioek ongizate emozionala eta lasaitasuna sustatu dituzte; baso-bainuek estresa eta antsietatea murrizten lagundu dute; hezkuntza-tailerren bidez ehunka ikaslek basoaren funtzio ekologikoa eta kulturala ezagutu dute; eta landaketa solidarioek komunitatea aktibatu dute, basoen ondare kolektiboaren zaintza partekatua indartuz.

Horiez gain, urteko batzarrak, baso-jardunaldiak eta kirol-ekitaldi herrikoiak ere egin dira, basoen garrantzia ikuspegi sozial, sanitario eta ingurumenetik uztartuz. Ekimen horiek guztiek Fundazioaren izaera sendotu dute: pertsonen ongizate integralaren eta basoen kudeaketa jasangarriaren arteko zubia, Gipuzkoako lurralde osoan errotzen ari dena.
 

Zer egin dezakezu zuk

Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?

Parte hartu gure jardueretan
Lagun iezaguzu gure kausaren berri ematen

Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.

Eskerrik asko