BSTK Basotik Fundazioaren xehetasunak emateko bilera informatiboak

Erreka eta putzu bat basoan

BSTK Basotik Fundazioko nondik norakoak aurkezteko, hainbat bilera informatibo egingo dira Gipuzkoako herri desberdinetan.

2024/02/22

BSTK Basotik Fundazioaren bitartez proposatzen dena, baso-lurren titulartasuna mantenduz, basoen zaintza eta kudeaketa Fundazioaren esku uztea, proiektuan parte hartzen duten jabeei konpentsazio ekonomiko bat eskainiz horren truke. BSTK Basotik Fundazioaren helburua da Gipuzkoako basoen etorkizuna bermatzea, baina horretarako basojabeen beharra dauka.

Hori horrela, eta BSTK Basotik Fundazioaren proiektuaren xehetasunak emateko hainbat bilera informatibo antolatu dira:

  • Legazpi: Martxoak 7, osteguna, 19:00etan, Agirretxeberri eraikinean.
  • Beasain: Martxoak 12, asteartea, 19:00etan Igartza Monumentu Multzoan.
  • Elgoibar: Martxoak 13, asteazkena, 19:00etan Aita Agirre Kulturgunean
  • Tolosa: Martxoak 19, asteartea, 19:00etan Kultur Etxean.
  • Aretxabaleta: Martxoak 20, asteazkena, 19:00etan Arkupe Kulturgunean.
  • Azkoitia: Martxoak 21, osteguna, 19:00etan Zubiaurre Elkargunean.
  • Donostian: Martxoak 26, asteartea, 19:00etan Gipuzkoako Foru Aldundian.

Saio hauetako batean elkar ezagutzea espero dugu.
Aldundiak, ekimen honekin, hainbat erronkei aurre egin nahi die, hala nola, belaunaldien arteko errelebo faltari, lurrak lehen bezala zaintzen jarraitzeko ezintasunari, zuhaitzek jasan ditzaketen gaixotasunak ekiditeari, baso-azaleran sastrakak handitzeari, eta honen ondorioz, sute arriskuak handitzeari. Hori guztia, baso-kudeaketa kolektibo jasangarri baten eredua jarraituz. Azken finean, guztion ardura da gure natura-ondarea zaintzea, klima aldaketari aurre eginez eta Gipuzkoako lurralde-oreka berdea bermatuz.

Edozein kontsulta 943 431 870 telefono zenbakiaren bidez edo/eta basotik@basotik.eus posta elektronikoaren bidez egin dezakezue.

Zer egin dezakezu zuk

Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?

Parte hartu gure jardueretan
Lagun iezaguzu gure kausaren berri ematen

Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.

Eskerrik asko