Bilera informatiboa Legazpin

Jardunaldia martxoaren 7an 19:00etan Legazpiko Agirretxeberri Etxean izango da, eta, BSTK Basotik Fundazioaren informazioa eta xehetasunak azalduko dira.
BSTK Basotik Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren % 100eko partaidetza duen fundazio publikoa da, eta bere helburua Gipuzkoako basoak uztea saihestea da, baso-jabeei zaintza jasangarriko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago, ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartuko dituena. Lurraldeko baso-jabeei aukera ematen die, haien baso-eremuen titularitatea mantenduz, basoen zaintza eta kudeaketa fundazioaren esku uzteko, ordain ekonomiko baten truke.
BSTK Basotik Fundazioaren informazioa eta xehetasunak azaltzeko, Fundazioak, informazio-topaketa bat egingo du martxoaren 7an 19:00etan Legazpiko Agirretxeberri Etxean. Eskualdeko baso-jabeei zuzendutako ordubeteko jardunaldia izango da, eta Fundazioko arduradun eta teknikariek proiektuaren inguruko argibide guztiak azalduko dituzte. Interesdunek informazioa bertatik bertara eskuratu eta edozein zalantza argitzeko aukera izango dute. Sarrera doakoa da eta hizketaldira bertaratzeko ez da izena eman beharko.
Bilera informatibo gehiago ospatuko dira Gipuzkoako udalerrietan
BSTK Basotik Fundazioak eskainiko dituen bilera informatiboak Gipuzkoako hainbat udalerritan egingo dira. Hau da aurreikusitako agenda:
- Beasain: Martxoaren 12an, asteartea, 19:00etan Igartza Monumentu Multzoan.
- Elgoibar: Martxoaren 13an, asteazkena, 19: 00etan Aita Agirre Kultur Etxean.
- Tolosa: Martxoaren 19an, asteartea, 19:00etan Kultur Etxean.
- Aretxabaleta: Martxoaren 20an, asteazkena, 19: 00etan Arkupe Kultur Etxean.
- Azkoitia: Martxoak 21, osteguna, 19:00etan Zubiaurre Elkargunean.
- Donostia: martxoaren 26an, asteartea, 19:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundian.
Zer egin dezakezu zuk
Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?


Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.
Eskerrik asko
