Basoaren onurak Hiri eta Komunitate Lagunkoien III. Mundu Kongresuan
Adinekoekin Lagunkoiak diren Hiri eta Komunitateen III. Mundu Biltzarrean parte hartu dutenek, naturarekin konektatzeko aukera izan dute Donostian, BSTK Basotik Fundazioaren eskutik: baso bainu bat hartu dute Aieteko parkean.
Ekintza honen bidez, basoek adinekoen ongizatean, osasunean eta bizi-kalitatean nola lagun dezaketen erakutsi nahi izan da.
Baso-bainuak poliki ibiltzeko, zentzumenak pizteko eta ingurunearekin modu lasai eta kontzientean harremantzeko gonbita egiten du. Helburua ez da ariketa fisiko bizia egitea, erritmoa moteltzea, arnasa hartzea, behatzea eta naturarekiko harremanak ongizate fisiko zein emozionalari dakarzkion onurak sentitzea baizik.

Gainera, basoek funtsezko zeregina betetzen dute babesleku klimatiko gisa. Hilabete beroenetan, tenperatura leuntzen laguntzen dute, itzala ematen dute, ingurumen-kalitatea hobetzen dute eta espazio biziagoak eta atseginagoak sortzen dituzte. Horregatik, basoei buruz hitz egitea osasunaz, zaintzaz eta klima-aldaketara egokitzeaz hitz egitea ere bada.

Esperientzia honen bidez, BSTK Basotik Fundazioak gogorarazi nahi izan du basoak zaintzea pertsonak zaintzea ere badela. Baso-ekosistemak ez dira natura-ondare hutsak: gizartearentzako elkargune, ongizate-iturri eta babesgune dira, baita nazioarteko ikuspegi partekatu batetik begiratuta ere.

Zer egin dezakezu zuk
Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?
Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.
Eskerrik asko