BSTK Basotik Fundazioak eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak bat egin dute basoen balioa nabarmentzeko
Basoen Nazioarteko Egunaren harira, BSTK Basotik Fundazioak eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak bat egin dute Gipuzkoako basoak eta lurraldeko biodibertsitatea zaintzeak duen garrantzia azpimarratzeko.
BSTK Basotik Fundazioak eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak indarrak batu dituzte basoek duten balioa eta lurraldeko biodibertsitatea babesteak duen garrantzia azpimarratzeko. Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, BSTK Basotik Fundazioak eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak bideo bat grabatu dute lurraldeko baso-masaren garrantzia goraipatzeko. Ikus-entzunezkoa bi erakundeen sare sozialetan zabalduko da martxoaren 21ean, Basoen Nazioarteko Egunean.
“Basoak ezinbestekoak dira gure orekarako eta gure ongizaterako. Egurra bezalako baliabide berriztagarria eskaintzen digute, klima aldaketari aurre egiteko ezinbestekoak dira, higadurari aurrea hartzen laguntzen dute eta gure oreka hidrologikoa bermatzen dute. Horregatik, behar-beharrezkoa da lurraldearen baso-ondarea zaintzea” adierazi du Jon Ander Ostolaza, BSTK Basotik Fundazioko zuzendari nagusiak.
Aitor Galdos Euskadi Fundazioko presidente eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko manager nagusiak hauxe azpimarratu du: “Euskadi Fundazioa eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldea harro dago Basoen Nazioarteko Egunean BSTK Basotik Fundazioarekin bat egiteaz. Gure basoen, eta zehazki Gipuzkoako basoen, etorkizunaren aldeko konpromiso irmoa dugu, izan ere, basoak balio handiko ondareak dira. Horregatik, guretzat pozgarria da nazioarteko egutegiaren enbaxadore izatea eta BSTK Basotik Fundazioak klima-aldaketaren aurka dituen balioak partekatzea, ikuspuntu jasangarritik eta herrialde-ikuspegitik”.
Bestalde, martxoaren 24rako, igandea, BSTK Basotik Fundazioak baso-bainua antolatu du Pagoetako Parke Naturalean, Gipuzkoako Parketxe Sarearekin lankidetzan. Ekimen honen helburua da bost zentzumenak aktibatuz naturaz gozatzea, eta parte-hartzaileen estres maila jaistea. Jarduera, martxoaren 24an egingo da 11:00etatik 13:00etara Iturrarango Lorategi Botanikoan, eta erabat doakoa izango da. Parte hartzeko, izen-ematea beharrezkoa izango da, 943 83 53 89 telefono zenbakira deituz, edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
BSTK Basotik Fundazioa
BSTK Basotik Fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren % 100eko partaidetza duen fundazio publikoa da, eta bere helburua Gipuzkoako basoak uztea saihestea da, baso jabeei zaintza iraunkorreko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartzen dituena.
BSTK Basotik Fundazioaren helburua Gipuzkoako baso-ondarearen iraunkortasuna bermatzea da, landa-paisaiaren kalitatea hobetzen eta ingurumena zaintzen lagunduz eta lurraldea deskarbonizatzeko helburuei lagunduz, CO2 isurien xurgapena maximizatuz.
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa
Kirol arloari dagokionez, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak urratsak ematen jarraitzen du, eta Ane Santesteban errenteriarraren fitxaketak jauzi bat ekarri du, Italiako Giroa, Frantziako Tourra, Itzulia eta Espainiako Vuelta bezalako lasterketa handiak lehiatzeko asmoz. 17 txirrindulari daude, hainbat jatorritakoak, eta euskal txirrindularitzaren oraina eta etorkizuna ordezkatzen duten euskal txirrindulariak daude bertan Santesteban beraz gain: Lourdes Oyarbide, Usoa Ostolaza, Idoia Eraso, Eneritz Vadillo eta Naia Amondarain, esaterako. Eta guztiak babestuz, Joane Somarriba bezalako enbaxadore bikaina