BSTK Basotik Fundazioarekin sinatu izana izugarrizko “liberazioa” izan da
Aracelik BSTK Basotik Fundazioarekin sinatu berri du eta honek askapena ekarri dio berari eta bere familia osoari
- Basoaren kokapena: Beasain.
- Basoaren egoera: 24 urteko 2,37 hektareako Haritz amerikarrez osaturiko basoa da eta 43 urte falta zaizkio txanda amaitzeko. Eremuaren 0,5 hektarea abandonaturik daude.
- BSTK Basotik Fundazioak burutuko dituen lanak: Abandonaturik dagoen eremuan, BSTK Basotik Fundazioak, Douglas izeia espezieko landaketa berri bat burutuko du.
Amaren terrenoak dira eta 3 semeek ez dute denborarik kudeatzeko. Baserrian ez da inor bizi. Semeak “kalekumeak” dira, bat informatikaria eta beste biak industria batean egiten dute lan, eta kosta egiten zaie basoa zaintzea. Bata urrun bizi delako, besteak ume txikiak dituelako, eta azkenak ume handiak dituelako; elkartu eta basoak behar dituen mantenu lanak egiteko nekez ibiltzen dira. “Basoa zaindu beharra dago gainontzean sasiek jaten dizute”. Landatu, sastrakak kendu, kimaketak, bakanketak … lan dezente eskatzen du basoak eta gainditu egiten diete.
Aracelik BSTK Basotik Fundazioarekin sinatu berri du eta hortaz, basoen zaintza eta kudeaketa fundazioaren esku utzi du ordain ekonomiko baten truke, eta bere basoen titularitatea izaten jarraituko du.