“Desioen Basoa” Aian Real Sociedad Fundazioarekin

Desioen Basoaren kartela

Gipuzkoako basoak zaintzeko aliantza eta landaketa parte-hartzailea Aian.

2026/02/24

Real Sociedad Fundazioak eta BSTK Basotik Fundazioak indarrak batu ditugu Gipuzkoako basoak zaintzeko, eta lehen ekintza bateratu gisa “Desioen Basoa” landaketa parte-hartzailea antolatu dugu otsailaren 28an (larunbata), 10:00–13:30, Aian.

Basotik Gipuzkoako basoak zaintzeko sortu da, eta horrek ingurumena eta biodibertsitatea babestea ez ezik, pertsonen ongizate integrala eta bioekonomia iraunkorra indartzea ere esan nahi du. Gaurko ekitaldiak argi erakusten du bidea zaintza partekatua dela: erakundeak, eragileak eta herritarrak norabide berean, Gipuzkoa berdeago baten aldeko bidean.

Ohar garrantzitsua: landaketarako plazak agortu dira. Guztira, 220 lagunek parte hartuko dute landaketan (4 talde, 55 pertsona/talde), eta festa-gunean 400 pertsona inguru pasatzea aurreikusten da (sarrera irekia eta doakoa).

Landaketan, 6 hektareako eremuan, Quercus robur (bertako haritza) landatuko da, balio ekologiko handiko espeziea.

Topagunea / festa-gunea

Aiako Ubegun industrialdea, 11

Ekintza irekiak eta doakoak

  • Zuhaitz-espezieen quiz-a (Basotik) + saria
  • Eskulan gunea
  • Puzgarriak
  • Parrilla
  • Pintxoak / mokadua BaserriaKM0ren eskutik

Egitaraua

4 talde, 30 minutuko tartearekin

  • 10:00 Harrera topagunean
  • Landaketara irteerak taldeka:
    • 1. taldea: 10:00
    • 2. taldea: 10:30
    • 3. taldea: 11:00
    • 4. taldea: 11:30
  • Talde bakoitzean: desioa idatzi + landare banaketa + landaketa
  • Itzulera bakoitzaren ondoren: tailerrak + puzgarriak + parrilla/pintxoak festa-gunean
  • 13:30 Itxiera

Ohar praktikoa: landaketa gunerako bidea 1 km ingurukoa da (14’ inguru) eta amaieran lokatza egon ohi den mendi-bide zatia dago; oinetako egokiak ekartzea gomendatzen da.

Zer egin dezakezu zuk

Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?

Parte hartu gure jardueretan
Lagun iezaguzu gure kausaren berri ematen

Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.

Eskerrik asko