Bertan behera utzi dugu II. Basotik Batzarra

Bertan behera II. Basotik Batzarra

Erabakia bero-bolada eta aktibatutako alertak direla eta hartu da, bertaratutako pertsona guztien ongizatea eta segurtasuna bermatzeko

2026/06/19

Egun hauetan pairatzen ari garen bero-bolada eta aktibatutako alertak direla eta, BSTK Basotik Fundazioak bertan behera uztea erabaki du datorren ekainaren 24an Donostiako Kursaalean egitekoa zen batzarra.

Erabaki honen helburua bertaratuko diren pertsona guztien, hizlarien eta topaketaren antolakuntzan parte hartzen duten eragileen ongizatea eta segurtasuna bermatzea da.

BSTK Basotik Fundaziotik sentitzen dugu etenaldi honek sor ditzakeen eragozpenak, baina, egoera ikusita, neurririk egokiena dela irizten diogu.
Aurrerago emango da batzarra egiteko data berriaren berri.
 

Zer egin dezakezu zuk

Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?

Parte hartu gure jardueretan
Lagun iezaguzu gure kausaren berri ematen

Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.

Eskerrik asko