BSTK Basotik Fundazioa, Gure Lurra kongresuan

Jon Ander Ostolaza fundazioko zuzendaria eta Arantxa Ariztimuño Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaria elkarrizketatu zituzten, eta ospatu zen mahai-inguruan parte hartu zuten.

Jon Ander Ostolaza fundazioko zuzendaria eta Arantxa Ariztimuño Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaria elkarrizketatu zituzten, eta ospatu zen mahai-inguruan parte hartu zuten.

2024/02/22

BSTK Basotik Fundazioa, Gipuzkoako basoak modu jasangarrian kudeatzeko Aldundiak sortutako fundazioak Gure Lurra Kongresuan hartu zuen parte, Jon Ander Ostolaza fundazioko zuzendaria eta Arantxa Ariztimuño Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaria elkarrizketatu zituzten, eta mahai-inguru bat ospatu zen Ane Amondarain (basoen jabea), Gorka Altuna (HAZI), Jalel Labidi (UPV/EHU) eta Ibon Anterorekin batera (Mondragon Korporazioa). Hainbat ikuspegitatik aztertu zituzten BSTK Basotik Fundazioak ekarriko dituen onurak: basoen zatiketari eta abandonuari aurre egitea, klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzea eta sektorea indartzea, besteak beste.

Zer egin dezakezu zuk

Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?

Parte hartu gure jardueretan
Lagun iezaguzu gure kausaren berri ematen

Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.

Eskerrik asko