Ikerketa eta berrikuntza forestala
Aliantza hauen bidez, basoa ez da soilik ingurumenaren ikuspegitik lantzen; ezagutza eta teknologia ere basoarekin konektatzen dira.
2026/06/24
NEIKER
LIFE SILFORE proiektu europarraren esparruan, silvopastoreoarekin lotutako esperientziak garatzeko lankidetza. Basoaren, abeltzaintzaren eta biodibertsitatearen arteko harremanak ikuspegi berritzaile batetik lantzen dira.
HAZI
REINFORCE proiektu europarraren baitan, hostozabalen masetan kudeaketa-eredu ezberdinen bilakaera aztertzeko lankidetza. Helburua da baso-kudeaketa jasangarriaren inguruko ezagutza praktikoa eta aplikatua indartzea.
UPNA (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
Landaketen bilakaera modu bisual eta teknikoan jarraitzeko GIS aplikazio baten garapena. Tresna honek baso-kudeaketaren jarraipena, ebaluazioa eta erabakiak hartzeko prozesuak erraztea izango du helburu.
Zer egin dezakezu zuk
Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?
Parte hartu gure jardueretan
Lagun iezaguzu gure kausaren berri ematen
Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.
Eskerrik asko