2. alea
2026ko martxoa
Udaberria Gipuzkoako basoetan: esnatze biologikoa
Gipuzkoako basoetan, martxotik aurrera, aldaketa biologiko nabarmenak gertatzen dira. Tenperaturak gora egitearekin eta argi-orduak luzatzearekin batera, zuhaitzen aktibitatea bizkortu egiten da. Neguan "lotan" egon ondoren, basoa martxan jartzen da berriro. Prozesu hau ez da bakarrik estetikoa; basoaren funtzionamendu osoa aldatzen da une honetan.
Basozaintza
BSTK Basotik Fundazioan hostozabal autoktonoen masa naturalen kudeaketa aktiboa abiatu dugu, biodibertsitatea ardatz hartuta
Askotan, hostozabal autoktonoen masak urteak daramatzate kudeaketa planifikaturik gabe, bere horretan, eta ondorioz, gaitasun txikiagoa dute zenbait erronkei aurre egiteko; hala nola, estres klimatikoari, gehiegizko lehiari edota egitura-dibertsitatearen galerari. Errealitate horren aurrean, urrats erabakigarri bat eman dugu: masa natural horietan baso-kudeaketa jasangarria aktibatzea, haien egoera hobetzeko, bilakaera bideratzeko eta balio ekologikoa indartzeko.
Gizartearen zaintza
BSTK Basotik Fundazioak jantziko du Itzuliko mendizalerik onena
2026ko edizio honetan, BSTK Basotik Fundazioak protagonismo berezia izango du berriro ere podiumean. Izan ere, aurten ere Mendiko Maillotaren babesle izango gara. Garaikur honek aurtengo 29 mendate puntuagarrietan (lehen mailako 4, bigarren mailako 7 eta hirugarren mailako 18) trebeena den txirrindularia sarituko du.
“Gipuzkoako Desioen Basoa” ekitaldiak 120 pertsona bildu ditu Mutrikun
BSTK Basotik Fundaziotik 120 pertsona inguru elkartu ditugu Mutrikun, “Gipuzkoako Desioen Basoa” ekimenaren bidez, zuhaitz-landaketa kolektiboa eta parte-hartzaileen desioak uztartuz.
Real Sociedad Fundazioarekin "Desioen Basoa" ekimena ospatu dugu Aian
Basotik Fundazioak eta Real Sociedad Fundazioak “Desioen Basoa” landaketa parte-hartzailea ospatu dugu. Jardunaldi horretan, 220 lagunek hartu zuten parte zuhaitz-landaketan, eta 300 inguru bertaratu ziren topaketaz gozatzera.
Basotik Behatokia martxan da
Basotik Behatokia BasoHub proiektu estrategikoaren aterkipean sortu da. BasoHub BSTK Basotik Fundazioaren lankidetza-espazioa da, basoa Gipuzkoaren eraldaketa jasangarriaren ardatz bihurtzeko: zientzia, berrikuntza, kultura, gizarte-partaidetza eta ekonomia zirkularra lotzen dituen polo moduan. Testuinguru horretan, Behatokiak ezagutza-sistema gisa funtzionatuko du, basoaren inguruko pertzepzioak, beharrak eta esperientziak neurtu eta interpretatzeko, eta horren bidez, erakundeek eta sektoreak egiten duten lana hobeto azaldu eta hobetzeko.
Etorkizun berdeago baterantz urrats sendoak eginez
Basotik Fundazioak Gipuzkoako basoen kudeaketa jasangarriaren bidez, bere jarduna Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatzen du, batez ere honako hauekin:
- Klima ekintzak
- Lurreko ekosistemen bizitza
- Ur garbia eta saneamendua
- Osasuna eta ongizatea
- Gosea amaitzea eta nekazaritza jasangarria
- Energia jasangarria eta irisgarria
- Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
- Hiri eta komunitate jasangarriak
- Kontsumo eta ekoizpen arduratsua