«Lasaitasuna sentitzen dugu jakinda gure aitak landatu zuen basoa ondo zainduta dagoela»

Mila izagirre eta Ainhoa Ondarzabalen testigantza

Ondarzabal familiaren basoa: belaunaldiz belaunaldi landutako ondare baten zaintza.

2025/07/09

Basoaren kokapena: Bidania 
Basoaren egoera: Zuhaitz autoktonoekin landatutako basoa, familiaz-familia zaindua
Fundazioaren kudeaketa: 100 urterako akordioa, jabetza galdu gabe


Asentzio Ondarzabalek Bidanian landatu zuen basoa familiaren ondare naturala eta sentimentala da. Haren heriotzaren ostean, zaintzarik gabe gelditu zen, eta kezkak sortu ziren. Horregatik, familiak Basotik Fundazioaren esku utzi du basoaren kudeaketa, jabetza galdu gabe.


«Ez dugu errentagarritasun ekonomikoa bilatzen, baizik eta gure aitak sortu zuen ondare horren zaintza eta jarraipena», azaldu du Ainhoa alabak. Fundazioak ehun urterako hartu du basoaren ardura, egoera aztertu eta haren beharretara egokitutako plan bat garatuz.


Ondarzabal familiarena izan zen lehenengoetako bat Basotikekin harremanetan jarri eta kontratua ixten. Gaur egun, lasai daude: basoa berea izaten jarraituko du familiak, baina orain profesionalen esku dago zaintza.


Hau da Basotik Fundazioaren helburu nagusia: jabetza errespetatuz, basoen zaintza bermatzea eta landa-ingurunearekin harreman emozionala duten pertsonei babesa eskaintzea.
 

Zer egin dezakezu zuk

Gipuzkoako ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren aldeko borroka honetan?

Parte hartu gure jardueretan
Lagun iezaguzu gure kausaren berri ematen

Ingurumenarekiko konpromisoa guztiona da.

Eskerrik asko